Maiatzaren 29an pieza hauek osatuko dute saioa:

- Alvaro Ledesmaren "La via dos" bideo-arte esperimentala.
- "Va por ti, viejo". Mario Benedettiren bideopoemak, haren omenez.
- "Los objetos de todos y de naide". kalean utzitako objetuei buruzko laburmetrai dokumentala.
- "Andres" laburmetraiaren estreinaldia.- "Herri bat" pieza kolektiboa, pare hartze irekiarekin. Azken honen bidez hilabetero eta ekaina bitarte nahi duen orok irudimenezko herri berri baten sormenean parte hartu ahal izango dute: pertsonaiak, monumentuak, legeak, erlijioak, uneak, oroitzapenak, gertaerak... edo guztiz kontrakoa, haiek gabeko herria sortuko dute. PIEZAK proiektuari 2006ko irailean eman zitzaion hasiera. Proiektua ezaugarri hauekin jaio zen: - Saio esperimentalak jendaurrean erakutsi, aukera dagoenean inprobisazioari, zuzeneko esperimentuei bidea emanez. - Jendeak sortuak izan ditzakeen sormen lan laburrak ezagutzera emateko erakusleihoa: dantza, antzerkia, kortoak, poesia errezitaldiak, irakurketa dramatizatuak, inprobisazioak, ikusentzunezko artistikoak... - Pieza laburrak eskaini eta gero, publikoak egileekin komentatzeko aukera izan ohi du.- Deialdia erabat irekia da.

No hay comentarios: