Martxoaren 27an pieza hauek osatuko dute saioa:-

"Herri bat" pieza kolektiboa, pare hartze irekiarekin. Azken honen bidez hilabetero eta ekaina bitarte nahi duen orok irudimenezko herri berri baten sormenean parte hartu ahal izango dute: pertsonaiak, monumentuak, legeak, erlijioak, uneak, oroitzapenak, gertaerak... edo guztiz kontrakoa, haiek gabeko herria sortuko dute. Martxoan honako pieza hauek eskainiko dira, besteak beste, "Herri bat" delakoaren barruan: La Cuerda (Penelope eta Karel) ikusentzunezkoa, Allende Arnaiz eta Alvaro Ledesmaren eskutik. MJT 1 ikusentzunezkoa, Oier Guillanek eta Oihana Aranburuk Idoia Beratarbide eta Ander Fernandezen laguntzarekin eginiko lana. PIEZAK proiektuari 2006ko irailean eman zitzaion hasiera. Proiektua ezaugarri hauekin jaio zen: - Saio esperimentalak jendaurrean erakutsi, aukera dagoenean inprobisazioari, zuzeneko esperimentuei bidea emanez. - Jendeak sortuak izan ditzakeen sormen lan laburrak ezagutzera emateko erakusleihoa: dantza, antzerkia, kortoak, poesia errezitaldiak, irakurketa dramatizatuak, inprobisazioak, ikusentzunezko artistikoak... - Pieza laburrak eskaini eta gero, publikoak egileekin komentatzeko aukera izan ohi du.- Deialdia erabat irekia da. Informazio gehiago: mikelazulo@hotmail.com943 517002